Izena eman
Ariguneak, Euskaraldian zehar, euskaraz lasai aritzeko guneak izango dira.
Nola sortuko dira Ariguneak? Bertako kide guztiek euskara ulertu eta denek edo gehien-gehienek ariketa taldean egitea erabaki beharko dute. Entitatearen funtzionamenduan dagoeneko eratuta dauden taldeak edo espazioak dira, eta hizkuntza-praktikak euskarara aldatzea edo finkatzea dute helburu.
Zein entitateek hartu dezakete parte?
Mota guztietakoak: erakunde publikoek, gizarte eragileek, enpresek, kooperatibek, kultur eta kirol taldeek, etab.; tokian tokikoek, eskualde mailakoek, lurralde batekoek zein Euskal Herri osokoek. Ariguneak izan daitezke entitate baten baitan ohiko dinamika duten eta kide guztiek euskara ulertzen duten taldeak. Edo, entitatean herritarrekiko harreman-espazioa uneoro belarriprest edo ahobizi bat egongo dela bermatzen bada.
*Arigunerik ez duten entitateei, norbanako bezala prozesuan sartzeko aukera emango zaie.