Santurtziarrak

AHOBIZI

AHOBIZI NAIZ. Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Bi konpromiso hartu ditut:
 
1. Ulertzen duten GUZTIEI BETI euskaraz egingo diet, nahiz eta solaskideak erdaraz erantzun. Nik euskaraz, berak ulertzen du eta.
 
2. Lehen hitza euskaraz. Ezezagunei euskaraz egiten diet, haiek kontrakoa eskatu arte.
 
Kontuz! Ahobizi izatea zaila da. Izan zaitez koherente zure buruarekin, ez esan Ahobizi zarela ezin badituzu konpromisoak bete. Belarriprestak erabakitzeko lizentzia har dezake norekin eta noiz euskaraz egin".
 
Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Ahobizi zara!
 
AHOBIZI izan daiteke…
 
16 urte baino gehiago izan eta…
 
  • Euskaraz ongi moldatzen dena eta euskaraz egingo duena ulertzen duten guztiekin. Izan daiteke orain arte horretan saiatu den kidea, edo hizkuntza jokaera orain aldatzea erabaki duena.
  • Euskaraz erdizka moldatzen dena, baina prest sentitu eta hemendik aurrera euskaraz egingo diena ulertzen duten guztiei.

Izena eman

santurtzi.eus santurtzi.eus

© 2020 Santurtziarrak
J.M. Barandiaran 12, 48980 Santurtzi. Tf.: 944610215

Lege oharra | Irisgarritasuna

  • facebook
  • instagram
  • twitter