Santurtziarrak

Albisteak

Norbanakoak izena emateko epea

2022-09-28

Kaixo lagun, oraindik ez duzu euskaraldian parte hartzeko izena eman? Irailaren 28tik aurrera izena-emateko aukera daukazu!

Euskara ulertzen dudanez eta nire hizkuntza-ohiturak aldatu nahi ditudanez, Euskaraldian parte hartu nahi dut.

Baina, aurten... zein rol aukeratuko dut?

Ariketa izango den 15 egunetan ulertzen duten guztiekin euskeraz egiteko prest nago?

Erantzuna baiezkoa bada, nire rola AHOBIZI da. Ahobizi-ek lehen hitza euskaraz egingo dute eta elkarrizketa elebidunetan euskarari eutsiko diote.

Erantzuna nahi eta hal dudanean bada, nire rola BELARRIPREST da. Belarriprest-ek dakitenei euskaraz hitz egiteko eskatuko eta egoeraren arabera erabakiko dute noiz eta norekin euskaraz hitz egin.

Elkarbanatu

< atzera
santurtzi.eus santurtzi.eus

© 2020 Santurtziarrak
J.M. Barandiaran 12, 48980 Santurtzi. Tf.: 944610215

Lege oharra | Irisgarritasuna

  • facebook
  • instagram
  • twitter