Santurtziarrak

Albisteak

Entitateak arigune bezala izena emateko epea

2022-09-28

 

Oraindik zure entitatean arigunerik ez balego, Urriak 31 arte daukazu izena emateko aukera!

Zeintzuk dira jarraitu beharreko pausuak arigunea izateko?

        1. Entitatean arigune posibleak identifikatu

Entitateak bere barruko ariguneak identifikatu beharko ditu. Horretarako, entitatearen egituran dauden taldeak (sailak, atalak, bulegoak…) zehaztu eta horien euskararen ezagutza argitu behar du. Ezinbestekoa ariguneetan kide guztiek euskara jakitea.

Ba al dago kide guztiek euskara ulertzen duten talderik gure entitatean? Herritarrekin harremanetan dauden kideekin bermatu ahal dugu euskarazko arreta uneoro?

Entitatean ariguneak identifikatzeko tresna

        2. Arigunea izatea adostu.

Arigunea sortu ahal izateko, bertako kideek arigunea osatzeko adostasuna adierazi behar dute. Hortaz, entitateko arduradunak atal edo talde horretako kideei Euskaraldian arigune moduan parte hartzeko proposatuko die. Taldea osatzen duten %80-k ados egon behar du.

        3. Euskaraldian izena eman.

Aurreko edizioan parte hartu zenuen? Berretsi datuak! Helbide elektronikoa eta pasahitza beharko da. Arazorik izatekotan idatzi hona: santurtzi.euskaraldia@gmail.com

Entitate berria zara? Eman izena! Bi atal bete beharko dira: Entitatearena eta egoitzarena.

        4. Rola aukeratu eta neurriak hartu

Arigunetan parte hartuko dutenek belarri prest edo aho bizi rolak aukeratu beharko dituzte. Honetarako, rol bakoitza nola erabili behar den jakitea ezinbestekoa da. 

Elkarbanatu

< atzera
santurtzi.eus santurtzi.eus

© 2020 Santurtziarrak
J.M. Barandiaran 12, 48980 Santurtzi. Tf.: 944610215

Lege oharra | Irisgarritasuna

  • facebook
  • instagram
  • twitter